lunes, 2 de diciembre de 2013


 

SOLASALDIA

Gabonetan…kontsumismoak kontsumitzen zaitu?

Zentzuz kontsumitzeko gomendioak


Kaixo denoi,

EQUITRUKE Basauriko Denbora Bankuak, SETEM Hego Haizea, SAGARRAK Ekologista Taldea eta Basauriko “Marienea” Emakumeen Etxearekin batera, hurrengo solasaldira gonbidatu nahi zaitu: “Gabonetan…kontsumismoak kontsumitzen zaitu? Zentzuz kontsumitzeko gomendioak”, abenduaren 12an, arratsaldeko 19.00etan, Basauriko MARIENEA Emakumeen Etxean, Kareaga Goikoa Kalean 54 zenbakian, izango delarik.


“La historia de las cosas” dokumentalarekin hasiko gara, non 20 minututan jendarte kontsumistaren ikuspegi kritikoa aurkezten zaigun. Ingurumenaren eta hainbat arazo sozialen arteko loturak azaleratzen ditu, eta bidezko mundu jasangarriago bat sortzera deitzen gaitu.

Ostean, gure kontsumo ohiturak hausnartuko ditugu eta kontsumo arduratsu zein alternatibo bat bultzatzeko sortu diren proposamen praktikoei buruz hitz egingo dugu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario