SOLASALDIA
Banka Etikoa. Beste eredu ekonomiko bat posiblea da.
EQUITRUKE Basauriko Denbora Bankuak, hurrengo solasaldira gonbidatu nahi zaitu: “Banka etikoa. Beste eredu ekonomiko bat posiblea da”, abenduaren 19an, arratsaldeko 19.00etan, Basauriko MARIENEA Emakumeen Etxean, Kareaga Goikoa Kalean 54 zenbakian, izango delarik.
FIARE (Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea) Fundazioko ordezkariek, haien proiektuari buruz hitz egingo dute eta ostean zalantza zein iruzkinetarako tartea zabalduko dugu.
ZERGATIK BANKA ETIKOA? Ekonomia jarduera ez da neutrala. Ez da garatzen nahirik eta asmorik gabeko mekanismo automatikoen bidez. Erabaki ekonomiko guztiak, azken batean, erabaki etikoak dira, uste sendoek eratzen duten marko baten barruan gauzatzen dira eta dituzten ondorioak batzuen aldekoak eta beste batzuen kontrakoak dira.
Gure inguruetan, gero eta pertsona eta erakunde gehiago konturatzen dira errealitate honetaz eta bere aurrezkien helburu, kreditu eskaera edo inbertsioei buruzko erabaki arduratsuak hartzen saiatzen dira. Hala, eraiki nahi dituzten ekonomian eta gizartean, helburua pertsonak dira eta ekonomia bitartekoa, harreman ekonomikoetan irabazteko asmorik ez izateak, bidea ematen du harreman horiek herritar eraginkor eta parte hartzaileen zerbitzurako jartzeko.
Bestalde, FIARE Banca Popolare Etica, S. Coop, delakoaren agente bakarra da. Banca Popolare Etica, S. Coop Italian ondore guztietarako bankutzat diharduen kreditu kooperatiba da, Italiako Bankuaren erregistro ofizialean ikus daitekeenez, eta beraz mota guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu, bere ezaugarriak galdu gabe: irabazteko asmorik eza, demokrazia kooperatiboa eta behetik gorantz eraikita egotea. Kuzkatutako entitatea da eta Europar Batasuneko Gordailuen Berme Funtsari atxikirik dago. Kasu honetan, Banca Popolare Etica Italiarrak Espainian jarduteko ez dauka establezimendu iraunkorrik, bere agente bakarra FIARE delarik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario